Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari dagokio, Segurtasun Sailari esleitutako egitekoen eremuan, Saileko zerbitzu erkideak zuzendu eta koordinatzea, eta, bereziki, honako hauek:
    • Ekonomia, ondarea, aurrekontuak eta kontratazioa kudeatzea
    • Zerbitzu orokorrak
    • Saileko estatistika arloa
    • Sailaren eta hauteskunde prozesuen araugintza-politika kudeatu, garatu eta koordinatzea
    • Negoziazio kolektiboan eta lan harremanetan esku hartzea
    • Saileko giza baliabideak
    • Segurtasun-egiturari laguntzeko baliabide teknikoak eta azpiegiturak zuzendu eta koordinatzea
  2. Horretarako, eginkizun orokorrez gain, hauek betetzea ere badagokio:
    1. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langile finkoak izateko hautatutako pertsonak kontratatzea, bai eta saileko Administrazio Orokorreko langile funtzionarioen izendapen askeko lanpostuen eta Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileen lanpostuen hornidura ebaztea ere. Salbuetsita geratzen dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari atxikitako lanpostuak.
    2. Ertzaintzan, merezimendu-lehiaketaren bidez lanpostuak betetzeko prozeduren deialdiak egin eta horiek ebaztea. Horrez gain, Ertzaintzako langileen estatutu araubidea aplikatzeko gainerako egintzak, berariaz beste organo batzuei esleitu ez bazaizkie.
    3. Sailetako zerbitzuen eta horien lan-sistemen eta -metodoen barneko antolaketa proposatzea, Segurtasun Sailburuordetzakoena izan ezik, arrazionalizatzeko eta hobetzeko, eta polizia-zerbitzuen mendekoekin koordinatzeko.
    4. Kontratazio organo gisa jardutea eta Sailaren gastuak baimentzea, eginkizun horiek Jaurlaritzaren Kontseiluari edo Saileko beste organo batzuei esleitzen ez zaizkienean, baita bitarteko propioei enkarguak egitea ere 300.000 eurotik gorako kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazio araubidearen uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.
    5. Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari dagokio 300.000 eurotik gorako gastuak baimentzea, baita saileko kontratazio organoari dagozkion eskumenak ere lizitazioaren oinarrizko aurrekontuan kopuru hori gainditzen duten espedienteetan.
      Era berean, eta baldintza berdinetan, 300.000 eurotik gorako bitarteko propio pertsonifikatuei enkarguak egiteko eskumena dagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazio araubidean aurreikusitako baldintzetan.
  3. Halaber, sailaren Euskara Unitatea koordinatzea dagokio, betiere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin, zuzendaritzek hizkuntza normalkuntzaren alorrean eginiko lana bultzatu eta dinamizatzeko, baita politika publikoetan eta kudeatzen duten edozein administrazio gaitan euskara sustatzeko xedez.

Saileko Sailburuordetzak guztientzako eginkizun orokorrak

Sailburuordetza bakoitzaren arduraduna sailburuordea izango da, zeina hierarkian zuzenean sailburuaren menpe egongo baita. Titularrei hauek dagozkie:

  1. Sailburuordetzak zuzendaritza bakoitzarentzat dituen kudeaketa publikoko politikak definitzea.
  2. Jaurlaritzaren estrategiaren arabera, sailak sailburuordetzari esleitutako helburu estrategikoak garatzea.
  3. Eragin soziala aztertzea eta sailburuordetzaren zuzendaritzen helburuen beharrezko aldaketak edo garapenak zehaztea.
  4. Sailburuordetzaren jarduerak nahiz zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren menpeko gainerako administrazio-organo eta -unitateenak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatzea.
  5. Saileko sailburuari jardun-politika eta laguntza teknikoko proposamenak prestatzea, esleituak dituen egitekoen esparruan.
  6. Gaiaren arabera estatuaren, autonomia erkidegoen, foru aldundien eta toki erakunde eskudunen organoekin harremanak izatea.
  7. Sailaren eskumeneko arloetan eta sailaren izenean bera izango da harremanetarako organoa, baita arlo material horren inguruan sortutako sailen arteko koordinazio-organoen arteko harremanetarako organoa ere.
  8. Sailburuordetzaren antolamendu operatiboa proposatzea, zuzendaritzetan eta administrazio-unitateetan antolatuta, ezarrita dauden antolamendu-irizpideekin bat.
  9. Gainerako sailburuordetzekin lankidetzan jardutea, proiektu edo prozedura batean batek baino gehiagok esku hartu behar duenean, Jaurlaritzaren jardun politikoaren eta administratiboaren koherentziari eusteko, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzaren koordinazio-jardun orokorra.
  10. Azterlanak eta txostenak egitea, eta azterlan-txosten horiek aztertzea bere eskumenen esparruan.
  11. Indarrean dagoen legerian aurreikusten diren kasuetan, errekurtsoak ebaztea.
  12. Bere jardun arloan, hizkuntza normalkuntzaren erantzukizuna bere gain hartzea eta euskararen erabilera bultzatzea zerbitzu hizkuntza eta lan hizkuntza moduan bere eskumeneko esparruetan, Jaurlaritzaren Kontseiluak onetsitako Euskararen Agenda Estrategikoan ezarritakoarekin bat.
  13. Bere Sailean eta bere eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, Jaurlaritzaren Kontseiluak onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.
  14. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dien beste edozein egiteko eta, orokorrean, sailburuordeei esleitzen zaizkien ohiko egitekoak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Miren Goitia Gabiola
(2021/03/27 - 2024/01/19) Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea