Eskola Adimentsua
Automatizazioak, robotikak eta adimen artifizialak aldaketa sakonak eragiten ari dira gure gizartean, gure ikasteko, lan egiteko eta harremanetan jartzeko modua birdefinituz. Testuinguru horretan, alfabetatze digitala aginduzko premia bihurtzen da, eta horrek trebetasun aurreratuak menderatzea eskatzen du. Funtsezkoa da hezkuntza-sistemak egoera berri horretara egokitzea, haien inplikazio etikoei, politikoei, sozialei eta ingurumenekoei buruzko gogoeta egitea, eta berrikuntzaren eta teknologia digitalaren erabilera egokia sustatzea.
Eskola Adimentsua programa kezka horretatik sortu da, eta orain arte garatutako beste ekimen batzuekin bat egiten du. Ekimen horiek Euskal Hezkuntza-Sistemaren Eraldaketa Digitalerako Planaren barruan daude, eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan integratzearekin eta kultura zientifiko, teknologiko eta matematiko bat sustatzearekin lotuta daude.
Horren bidez, irakasleentzako prestakuntza- eta laguntza-prozesu bat egituratzeaz gain, programazio-softwarearen eta hezkuntza-robotikako hardwarearen beharrezko baliabideak emango zaizkie ikastetxeei.
2024-2025 ikasturtea
Irakasleentzako prestakuntza- eta laguntza
- Behin-behineko ebazpena , zeinaren bidez izendatzen dira Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxe publikoak 2024-2025 ikasturtean Eskola Adimentsua programa garatzeko irakasle mentoreak izango dituztenak.
- Behin betiko ebazpena , zeinaren bidez izendatzen dira Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxe publikoak 2024-2025 ikasturtean Eskola Adimentsua programa garatzeko irakasle mentoreak izango dituztenak.
Ekipamendua
- Behin-behineko Ebazpena , Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxe publikoei Eskola Adimentsua programa garatzeko, 2024-2025 ikasturtean, beharrezko baliabideez hornitzeko libramendua agintzen duena.
- Behin betiko Ebazpena , Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxe publikoei Eskola Adimentsua programa garatzeko, 2024-2025 ikasturtean, beharrezko baliabideez hornitzeko libramendua agintzen duena.
2024-2025 ikasturtea
- Deialdia itunpeko sareko ikastetxeei eta unibertsitatez kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuekin estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten elkarteei eta federazioei, «Eskola Adimentsua» izeneko programa garatzeko 2024-2025 ikasturtean. (EHAA, 2024-09-26)
- Eskatzeko epea: 2024ko irailaren 27tik urriaren 28ra, biak barne.