Zahartze Aktiboaren Indizea (AAI)
- Informazio orokorra
- Informazio metodologikoa
- Inkestari buruzko informazioa
- Taula Estatistikoak
- Txostenak
- Galde-sortak
- Definizioak
- Kontaktua
Zahartze Aktiboaren Indizearen (AAI) azterlanaren helburua Indizea eraikitzeko beharrezkoa den informazioa lortzea da, eta, baita 55 urteko eta gehiagoko pertsonen bizi-baldintzei buruzko informazio osagarria lortzea ere, hainbat alderditan:
- Gizartean eta gizarte-bizitzako parte-hartze maila.
- Bizimodu independente, osasungarri eta seguruak.
- Zahartze aktiboa errazten duen ingurune bat egotea.
Europako Batzordearen Enplegu, Gizarte Gai eta Inklusioko Zuzendaritza Nagusiak eta Nazio Batuen Europarako Batzorde Ekonomikoak (UNECE) elkarrekin garatutako ikerketa-proiektu baten emaitza da Zahartze Aktiboaren Indizea. Indize horrek informazio nahikoa eman behar die 55 urte eta gehiagokoei ekonomian eta gizartean laguntzeko dagokien potentziala aprobetxatzeari eta erabiltzeari buruzko politika publikoak diseinatu eta formulatzeaz arduratzen diren pertsonei. Hurrengo webgunean Active Ageing Index | UNECE informazio osogarria aurkituko dozu.
Eragiketaren izena Zahartze Aktiboaren Indizea da. Indarrean dagoen Euskal Estatistika Planaren parte da, 061010 kodearekin.
Bi urtean behin egiten den eragiketa.
Indizea eraikitzeko behar den informazioa lortzea, eta, baita 55 urteko eta gehiagoko pertsonen bizi-baldintzei buruzko informazio osagarria lortzea ere.
Hurrengo hauek dira estatistika-eragiketan lortu beharreko helburu espezifikoak erreferentziako kolektiboarentzat:
-Gizartean eta gizarte-bizitzan parte-hartzea neurtzea.
-Bizimodu independente, osasungarri eta seguruei buruzko informazioa lortzea.
-Zahartze aktiboa errazten duen inguruneari buruzko informazioa lortzea.
Laginketa bidezko inkesta.
Populazioaren esparrua: 55 urteko edo gehiagoko pertsona bat gutxienez bizi den Euskal Autonomia Erkidegoko familia-etxebizitzak.
Eremu geografikoa: Euskal Autonomia Erkidegoa.
Denbora-eremua: Datuen erreferentzia 2024 urtekoa da. Bi urtean behin egiten den eragiketa estatistikoa.
Datuak hartzea: Inkesta aurrez aurre familiaren etxean, telefonoz edo web bidez egin da.
Laginaren diseinua: Bi etapadun lagina da: lehenengo etapan sekzioen estratifikazioa egiten da, eta bigarren etapan etxebizitzen laginaren tamaina finkoa (10 edo 15 etxebizitza sekzio bakoitzeko).
Gainera, lagina sexuaren, adinaren eta familia-tamainaren arabera orekatuta dago, Lurralde Historikoaren eta LMEko 11 eskualdeetako pertsona-kopuruaren arabera:
- Gasteiz
- Aiaraldea
- Eskuinaldea
- Bilbo
- Ezkerraldea
- Bizkaia-Kosta
- Durangaldea
- Donostialdea
- Tolosa-Goierri
- Debagoiena
- Debabarrena
Lagin-unitateak: eragiketaren inkesta-unitatea 55 urteko edo gehiagoko pertsonak bizi diren Euskal Autonomia Erkidegoko familia-etxebizitzek osatzen dute, eta, horien barruan, adin-talde horretako pertsonek.
Laginaren tamaina: Laginean 2.000 etxebizitza (inkesta-unitate) inguru dauzkagu. Lagin unitate bakoitzak ordezko bat eta erreserba bat dauka.
Estratifikazioa:
Lehenengo etapako unitateak hurrengo aldagaiak gurutzatuta estratifikatzen dira:
- Goian aipatutako LMEko 11 eskualdeak
- Tipologiak: Sekzioen analisia egin ondoren, sekzioak 8 motatan sailkatzen dira.
Esleipena:
Sekzioak aukeratzeko, hurrengo irizpideak hartu dira kontuan:
- Lurralde Historikoaren etxebizitza-kopuruaren erro karratuarekiko banaketa proportzionala.
- Eskualdeko etxebizitza kopuruarekiko banaketa proportzionala.
- Etxebizitza moten kopuruarekiko banaketa proportzianala
Zozketa: Banaketa teorikoa lortu ondoren, zentsu-sekzioen zozketa probabilistikoa izan da, eta okupatutako familia-etxebizitzen kopuruan neurtutako sekzioen tamainarekiko proportzionala (PTP).
Oreka: Lagina kuboaren metodoa erabiliz aukeratu da (Deville and Tillé, 2004). Intuitiboki, metodo honek jatorrizko biztanleriaren proportzioak mantentzen ditu laginean, oreka-aldagai batzuetan, diseinuan sartzeko probabilitateak kontuan hartuta.
Oreka-aldagaiak:
- Eskualde bakoitzeko pertsona kopurua.
- Sexua: Lurralde Historiko bakoitzeko gizonak eta emakumeak.
- Adina: Lurralde Historiko bakoitzeko 55-64 urteko, 65-74 urteko, 75-84 urteko eta 85 urtetik gorako pertsonen kopurua.
- Familiaren tamaina: Lurralde Historiko bakoitzeko egoiliar bat, 2 egoiliar eta 3 egoiliar edo gehiago dituzten etxebizitzen kopurua.
Esleipena bigarren etapan:
15 lagin-etxebizitzako blokeak erabiliko dira Gasteizen, Eskuinaldean, Ezkerraldean, Bilbon eta Donostialdean, eta 10eko blokeak gainerako eskualdeetan: Aiaraldean, Bizkaia-Kostan, Durangaldean, Tolosa-Goierrin, Debagoienean eta Debabarrenean.
Bigarren etapako unitateak sartzeko probabilitatea: Etxebizitzen zozketa ausazko zozketa sinple bidez egin da sekzio bakoitzaren barruan
Bigarren etapako oreka: Kuboaren metodoa erabiliz etxebizitzen lagina hautatzen da, lagina lehenengo etapako aldagai berberen gainean orekatzen da.
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Euskal Estatistika Planean xedatzen denaren arabera, 2024 urteko Zahartze Aktiboaren Indizea (AAI - 2024) lortzeko inkesta jarri du abian.
Atal honetan, inkestari erantzun behar diotenentzat erabilgarria den informazio guztia biltzen da. Ildo horretan, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bidalitako gutun bat jaso baduzu, eragiketa honen laginean parte hartzen duzula jakinaraziz eta horri buruzko zalantzak badituzu (nahitaezkoa al da? Nire datuak ziur daude? etab.), hemen aurkituko dituzu erantzunak edo harremanetarako erreferentzia bat, gai horiek guztiak konpontzen lagunduko dizuna.
Inkesta egin behar duten pertsonek gutun bat jasoko dute Sailaren Estatistika Organo Espezifikoaren laginean agertzen den bizilekuan, estatistika ofiziala dela eta inkesta betetzeko hautatuak izan direla aurreratzeko. Inkestaren datuen bilketa DEMOMÉTRICA enpresarekin kontratatu da.
Gutunean, puntu garrantzitsu hauek zehazten dira:
1) Inkesta hau aurrez aurre eta familiaren etxean egin daiteke. Hitzordu bat adosteko 900 670 771 doako telefonora deitu edo berehalako mezularitza bidez 663 888 595 telefonoan.
2) Hala ere, datuak hainbat bidetatik bildu ahal izango dira. Hauek dira:
- Telefonoz. Hitzordu bat adostu 900 670 771 doako telefonoan edo berehalako mezularitza bidez 663 888 595 telefonoan.
- Online Demometricak gaitutako hurrengo webgunean: www.estudioaai.eus
Elkarrizketatu beharreko pertsonen lehentasunen arabera egingo da kontaktua. Aurrez aurreko bidea aukeratzen bada, estatistika-agenteak behar bezala identifikatu beharko du bere burua, egiaztatzeko txartela aurkeztuz, eta betiere, Zahartze Aktiboaren Indizearen azterketa estatistikoa dela adieraziz.
Datu-bilketa 2024ko apirilatik ekainera bitartean egingo da. Datuak biltzea ezinbestekoa da prozesuaren amaieran kalitatezko eta gizartearentzat erabilgarria den informazioa lortu ahal izateko. Horrez gain, datuak biltzeko prozesu horretan herritarren laguntza beharrezkoa da. Jakin badakigu inkestari erantzutea ez dela zeregin atsegina. Hori dela eta, zeregin hori ahalik eta errazena egiten saiatzen gara Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organo Espezifikoan.
- Indizea eraikitzeko beharrezkoa den informazioa lortzeko
Europako Batzordearen Enplegu, Gizarte Gai eta Inklusioko Zuzendaritza Nagusiak eta Nazio Batuen Europarako Batzorde Ekonomikoak (UNECE) elkarrekin garatutako ikerketa-proiektu baten emaitza da Zahartze Aktiboaren Indizea. Indize horrek informazio nahikoa eman behar die ekonomiari eta gizarteari laguntzeko 55 urteko eta gehiagoko pertsonei dagokien potentziala aprobetxatzeari eta erabiltzeari buruzko politika publikoak diseinatu eta formulatzeaz arduratzen diren pertsonei. Inguruneak lurralde jakin batean zahartze aktiboa errazten duen neurriari buruzko datuak ere ematen ditu.
- 55 urte eta gehiagoko pertsonen bizi-baldintzei buruzko informazio osagarria lortzeko.
Horregatik, ezinbestekoa da gure Autonomia Erkidegoan bizi diren 55 urteko edo gehiagoko pertsonen lagin bat elkarrizketatzea.
Bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonei buruzko informazio indibiduala, honako hauek barne:
- Informazio demografikoa: sexua, adina, egoera zibila, erroldatze-egoera, nazionalitatea, ikasketa-maila, eta abar.
- Jarduera-egoera.
Etxebizitzari buruzko informazioa:
- Bizikidetza-unitatearen edo familia-unitatearen hileko diru-sarrerak.
- Etxean edo bizikidetza-unitatean aurre egin behar dieten arazo sozioekonomikoak.
55 urteko edo gehiagoko pertsonen banakako informazioa, honako hauek barne:
- Gizartean eta gizarte-bizitzako parte-hartze maila.
- Bizimodu independente, osasungarri eta seguruak.
- Zahartze aktiboa errazten duen ingurune bat egotea.
Estatistika-eragiketa ofizialek kalitatezko informazio objektiboa eta zientifikoki egiaztatua ematen diete administrazio publikoei, gizarte-eragileei (unibertsitatea, ikertzaileak...) eta gizarteari, gure gizartearen egoera ezagutu dezagun eta egiazko informazio egiaztatuarekin jardun eta erabaki ahal izateko.
Estatistika-eragiketa ofizialak Eusko Legebiltzarrak lau urtean behin onartzen dituen planetan finkatzen dira, eta Urteko Estatistika Programen bidez garatzen dira. Eusko Legebiltzarrak onartutako azken plana 2023-2026 Euskal Estatistika Plana da (10/2023 Legea, 2023ko azaroaren 9koa).
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organoak garatzen dituen estatistikak Euskal Estatistika Planaren parte dira, eta, beraz, ofizialak dira eta legeari jarraiki egiten dira. Beraz, derrigorrezkoa da haie erantzutea.
Hala ezartzen duen lege aipamena apirilaren 23ko Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikako 4/1986 Legeko 9-16 artikuluetan aurki daiteke. Erantzuna emateko derrigortasunari dagokionez, indarrean dagoen Estatistikako Euskal Plangintzaren 4. artikuluak (2023-2026 aldirako Euskal Estatistika Planarena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistika Legea aldatzekoa, azaroaren 9koa, 10/2023 Legea) ere jasotzen du Estatistikako Euskal Plangintza honetan jasotako estatistikak nahitaez bete beharrekoak direla.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organoak sekretu estatistikoa eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen ditu. Legezko betebehar honekin, operazioari esleitutako pertsona guztiak konprometituta geratzen dira.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organoak ezin ditu inola ere informazio emaileei buruzko datu pertsonalak zuzenean zein zeharka zabaldu edota argitaratu, eta hori horrela izan dadin konpromisoa hartzen du. Horrez gain, ezin du informazio hori erabili estatistikak egiteko helburua ez duten beste ekintza batzuk egiteko.
Bestalde, inkestatutako pertsonek emandako datuak, bakar-bakarrik Inkesta egiteko erabiliko dira.
Eskatzen diren datu pertsonalak (informazioa ematen duen pertsonaren izena eta harremanetarako telefonoa) inkesta identifikatu eta ordenatzeko baino ez dira izango. Ez dira grabatuko eta ez dira sartuko inkestaren datu-base informatikoan. Inkestaren estatistika-fitxategiak ez du inolako informazio pertsonalik izango, ezta identifikazio pertsonala ahalbidetzen duen beste aldagairik ere. Inkesta egiteko prozesuan emandako datuak ez dira pertsonalki tratatuko, baizik eta datu anonimoen bidez.
Datuen konfidentzialtasuna bermatzen duen legeria honako hauetan zehazten da: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 19. artikulutik 23.era, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzekoari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren xedapen aplikagarrietan, bereziki 5. artikuluan, eta aplikatu beharreko gainerako araudian ere.
Garatu beharreko estatistika-azterketan parte hartzen duten pertsonek aipatutako legerian dagozkien eskubideak edozein unetan baliatu ahal izango dituzte.
Datuak biltzeko ardura duen enpresarekin (DEMOMÉTRICA) harremanetan jar zaitezke edozein zalantza argitzeko 900 670 771 doako telefonoan edo berehalako mezularitza bidez 663 888 595 zenbakian.
Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako 945 01 93 82 telefonoan behar duzun informazio osagarria jaso ahal izango duzu. Arreta ordutegia 08: 00etatik 16: 30era izango da astelehenetik ostegunera; ostiralean, 14:00ak arte. Hala ere, adierazitako ordutegian erantzun ez diren deiak itzuliko dira.
Saileko Estatistika Organoaren Posta elektronikoa: estadistica-ijps@euskadi.eus
Zahartze Aktiboaren Indizearen (AAI) txostenak
- Une honetan ez dago txostenik argitaratuta.
2024ko edizioa
2022ko edizioa
Zahartze Aktiboaren Indizean erabilitako terminoen definizioak
Lehenengo Domeinuak (Enplegua) adineko pertsonek ordaindutako jardueren bidez laguntzeko duten ahalmena zenbaterainokoa den neurtzen du.
Bost urteko lau talderentzat kalkulatzen da: 55-59, 60-64, 65-69, 70-74 (urte osoak).
Langiletzat hartzen dira erreferentziako astean lan egin zutenak, nahiz eta ordubete baino ez izan (lanaldi partzialeko eta lanaldi osoko langileak oinarri beraren gainean hartzen dira kontuan), ordainsari baten, onura baten edo familia-irabazi baten truke, edo lanean ez zeudenak, aldi baterako kanpoan zeuden lan edo jarduera bat zutenak, gaixotasunagatik, oporrengatik, lan-gatazkagatik edo hezkuntza eta prestakuntzagatik, adibidez.
1.1 adierazlea kalkulatzeko hurrengo formula erabiltzen da:
Enplegu-tasa (55-59) =(Okupatuak (55-59))/(Biztanleria guztira (55-59)) *100
1.2. adierazlea kalkulatzeko hurrengo formula erabiltzen da:
Enplegu-tasa (60-64) =(Okupatuak (60-64))/(Biztanleria guztira (60-64)) *100
1.3. adierazlea kalkulatzeko hurrengo formula erabiltzen da:
Enplegu-tasa (65-69) =(Okupatuak (65-69))/(Biztanleria guztira (65-69)) *100
1.4. adierazlea kalkulatzeko hurrengo formula erabiltzen da:
Enplegu-tasa (70-74) =(Okupatuak (70-74))/(Biztanleria guztira (70-74)) *100
Bigarren Domeinuak (Gizartean parte-hartzea) adinekoek ordaindu gabeko produkzio-jardueren bidez egiten dituzten ekarpenak neurtzen ditu, hala nola seme-alabak, bilobak eta adineko helduak zaintzea, boluntariotza eta jarduera politikoa.
2.1 adierazleak adineko biztanleriaren ordaindu gabeko produkzio-jarduerak neurtzen ditu, borondatezko jarduera antolatu gisa eskainitakoak.
Galdera horrela definitzen da: erakundeen bidez ordaindu gabeko borondatezko lana gutxienez astean behin egiten duten 55 urtetik gorako pertsonen ehunekoa, azken 12 hilabeteetan.
2.2. adierazlea adineko biztanleen ordaindu gabeko gizarte-ekarpena atzemateko diseinatuta dago, beren seme-alabak edo bilobak zaintzeko.
75 urtetik beherako edo 75 urtetik gorako senitarteko, auzoko edo lagun desgaitu edo gaixoak zaintzeko ordaindu gabeko jardueretan parte hartzea.
Gutxienez astean behin egiten diren zaintza-jardueretan parte hartzea kontuan hartzen da.
2.4 adierazleak jarduera politikoetan eta sindikaletan parte-hartzea eta adinekoek erakunde horien erabakietan eragiteko duten gaitasuna aztertzen du.
Azken 12 hilabeteetan sindikatu, alderdi politiko edo ekintza politikoko talde baten bileretan parte-hartzea; protesta edo manifestazioren bat; eskariren bat sinatzea, posta elektronikoz edo online egindakoak barne; edo politikariren batekin edo funtzionario publikoren batekin harremanetan jartzea (zerbitzu publikoen erabileratik eratorritako ohiko kontaktuak barne hartu gabe).
Hirugarren Domeinuak finantza-segurtasuna, bizitzaren erosotasuna, osasun-aukerak eta beren kabuz baliatzen diren eta modu autonomoan bizi diren adinekoen benetako esperientzia neurtu nahi ditu, gizarteari laguntzeko. Esparru horretako zortzi adierazleek balio dute ingurunea adinekoen beharretara zenbateraino egokitzen den neurtzeko, beren bizitzaren arduradun izaten jarrai dezaten ahalik eta denbora gehien.
3.1 adierazleak egunero edo ia egunero kirola edo ariketa fisikoa egiten duten 55 urtetik gorako pertsonen proportzioa neurtzen du.
3.2 adierazlea osasun-arreta eta hortz-arreta jasotzea duen garrantzia antzemateko diseinatuta dago. Adierazlea inkestatuei dagokie, baieztatzen dutenean azken 12 hilabeteetan ez zutela benetan (inkestatuaren ikuspegi subjektibotik) azterketa edo tratamendu mediko edo odontologiko beharrik, eta ezin izan zuela jaso.
3.3 adierazlea pertsona bakarreko etxean edo bikotekidearekin bizi diren 75 urteko edo gehiagoko pertsonei dagokie (ardurapeko seme-alabarik ez duten bi heldu).
3.4 adierazlea honela kalkulatzen da: 65 urte edo gehiagoko pertsonen diru-sarrera erabilgarri baliokidearen medianaren eta 65 urtetik beherakoen diru-sarrera erabilgarri baliokidearen medianaren arteko erlazioa. Diru-sarrera erabilgarri baliokidea kalkulatzeko, beharrezkoa da etxekoen unitateko kide guztien diru-sarrerak, etxekoen unitate mailan jasotako diru-sarrerak, ordaindutako zergak eta gizarte-kotizazioak kentzea eta "heldu baliokideen" kopuruarekin zatitzea, "ELGAren eskala aldatua" erabilita.
3.5 adierazlea pobrezia-arriskuaren adierazle klasikoaren alderantzizkoa da. Adierazle hori honela kalkulatzen da: 65 urte edo gehiagoko pertsonen artean, haien diru-sarrera erabilgarria pobrezia-arriskuaren atalasearen azpitik dago, eta hori diru-sarrera erabilgarri baliokidearen medianaren % 50ean finkatzen da. Aurreko adierazlearen antzera, pertsona baten diru-sarrera erabilgarria etxekoen unitatearen diru-sarrera erabilgarriaren zati gisa kalkulatzen da, etxe barruko funtsen benetako banaketa kontuan hartu gabe.
Gabezia material eta sozial larriaren tasa bizitza egokia izateko beharrezkoak eta desiragarriak diren artikuluen nahitaezko gabezia erakusten duen adierazlea da. Bereizi egiten ditu ondasun, zerbitzu edo gizarte-jarduera jakin bat egin ezin duten gizabanakoak. Gabeziako 13 elementuetatik gutxienez 7ren nahitaezko gabezia duten biztanleen proportzioa da (6 norbanakoarekin lotuta eta 7 etxearekin lotuta). 3.6 adierazleak 65 urtetik gorako pertsonen proportzioa erakusten du.
3.7 adierazleak adineko pertsonak beren tokian seguru sentitzen diren neurtzen du, hurrengo galdera erabiliz: seguru sentitzen zara edo seguru sentituko zinateke iluntzean bakarrik ibiliz?
3.8 adierazleak 55 eta 74 urte bitarteko pertsonak hezkuntza-sistema erregularraren barruko edo kanpoko ikastaro, mintegi, hitzaldi edo klase partikularretara joan diren neurtzen du, inkestaren aurreko lau asteetan, helburu pribatuak zein lanarekin lotutakoak barne. Etenbako ikaskuntzak hezkuntza-kapitala eguneratzen du, lan-merkatuari balio erantsia ematen dio eta gizarte-lotura berriak sortzen ditu.
Laugarren Domeinuak zahartze aktibo eta osasungarria sustatzeko funtsezko aukerak eta gaitasuna neurtzen ditu.
4.1 adierazlea kalkulatzeko 55 urteko bizi-itxaropena zati 50 eta bider 100 egiten da.
4.2 adierazleak 55 urteko bizi-itxaropenaren osasun oneko urteen ehunekoa islatzen du. Horrela, 55 urterekin aurreikusitako osasun oneko urteak aurreko adierazlea kalkulatzeko erabilitako 55 urterekin geratzen den bizi-itxaropenarekin zatitzen da.
4.3 adierazleak animo eta umore positiboko sentimendu autodeklaratuak neurtzen ditu.
Internet gutxienez astean behin erabiltzen duten 55 eta 74 urte bitarteko pertsonen proportzioa neurtzen du (azken 3 hilabeteetan).
4.5 adierazleak gutxienez astean behin lagunekin, ahaideekin edo lankideekin sozialki biltzen diren 55 urteko edo gehiagoko pertsonen proportzioa neurtzen du.
4.6 adierazleak goi-mailako edo goi-mailako bigarren mailako ikasketak dituzten 55-74 urte bitarteko pertsonen ehunekoa neurtzen du (ISCED eskalan gutxienez 3).
Estatistika Organoak hainbat aukera ematen dizkizu harekin harremanetan jartzeko. Edozein kontsultarako zure esanetara egongo gara:
Honako telefono-zenbaki honetan: 945 01 93 58 Honako fax-zenbaki honetan: 945 01 94 51 |
|
Honako helbide elektroniko honetan:estadistica-ijps@euskadi.eus | |
Bulegoak: Eusko Jaurlaritza Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila Estatistika Organo Espezifikoa Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz |
|
Kexak edo iradokizunak |
Azken aldaketako data: