Lehendakaritza

2030 Agenda

2030 Agenda, NBEk 2015ean onartutakoa, 17 Garapen Jasangarrirako Helburu (GJH) eta 169 jomuga zehatz ezartzen ditu 2030. Urterako, mundu bidezkoago, ekologikoago, oparoago eta baketsuago bat eraikitzeko. 193 herrialdek babestutako akordio honek pobrezia desagerraraztea eta jasangarritasuna maila guztietan funtsezko lehentasun gisa jartzen ditu. Haren ezarpenak Gobernuak, Foru Aldundiak eta Udalak ez ezik, enpresak, unibertsitateak, gizarte-eragileak, hainbat erakunde eta herritarrak ere inplikatzen ditu.

Euskal erakundeetatik, konpromiso global hau lehentasun gisa hartu dugu eta gure tokiko errealitatera egokitu dugu, eraldaketa eta elkartasun ikuspegitik. Horrela sortu da 2030 Agenda Euskadi Foroa, gobernantza partekaturako espazio bat, Euskadin GJHak lortzeko lankidetza bultzatzen duena.

Horrela, Euskadik 2030 Agendako helburuak betetzeko konpromisoa hartzen du, garapena eta berdintasuna sustatuz eta pertsona guztientzako etorkizun inklusibo eta jasangarriagoa sendotuz.