Hezkuntza Saila

2024 EPE. Hezkuntzako Ikuskariak. Gehien egiten diren galderak

  • Nork har dezake parte sartzeko hautaketa-prozesuan?

Deialdiaren 2.1 oinarrian adierazitako baldintzak betetzen dituzten pertsonak.

  •  Zer txanda daude parte hartzeko prozeduran?
    • Txanda irekia
    • Desgaitasuna dutenentzat gordetako txanda.
  •  Nork har dezake parte desgaitasuna dutenentzat gordetako txandan?
    • Bi baldintzetako bat betetzen dutenak:

- % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa

- Ikuskariarena ez den beste lanbide batean ezintasun iraunkor osoagatiko pentsioa aitortuta izatea 

  • Noiz eduki behar da aurreko galderan adierazitako baldintzaren bat?

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean (2025eko otsailaren 24an). 

  • Desgaitasuna dutenentzako erreserba-txanda: noiz entregatu behar ditut medikuaren irizpen teknikoa edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena?

Hautatu ondoren, baldin eta probak egiteko egokitzapenak eskatzen ez badituzu. Kasu horretan, eskabideak aurkezteko epearen barruan aurkeztu beharko duzu, eta data eguneratua izan beharko du.

  • Zein da eskabidea betetzeko epea?

2025eko otsailaren 3tik 24ra, biak barne. 

  • Zer egin behar dut eskabidea betetzeko?

1.- Sartu Interneteko bi helbide hauetako edozeinetan:

- https://www.hezigunea.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da) - «EPE 2024. Hezkuntzako ikuskariak» – «Onarpen-eskaera»

- https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak (leiho berri batean irekitzen da) - «2024ko EPE. Hezkuntzako ikuskatzaileak» – «Onarpen-eskaera» (goian adierazitako hezigunearen atarira birbideratzen du)

2.- Eskuragarri dagoen eskaera elektronikoa bete (berrikusi datuak).

3.- Sakatu "Datuak grabatu" botoia.

4.- Hartu-agiri bat lortuko duzu (“Erakunde laguntzailearentzako alea”), esleitutako eskabide-zenbakia eta tasa 3.2.a) oinarrian aurreikusitako moduan ordaintzeko behar diren datuak dituena. Era berean, izangaiarentzako frogagiri bat lortuko da (“Interesdunarentzako alea”).

  •  Eskaera betetzean, posta-kodea adierazi ondoren, arazoak ditut probintzia eta udalerria aukeratzeko. Zer egin behar dut?

Idatzi posta-kodea eta balidatu (posta-kodearen eskuinaldean dagoen botoi berdea sakatu). Aplikazioak berez beteko ditu probintzia eta udalerria. 

  • Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidea bete ondoren, nola identifikatzen da nire eskabidea prozesu osoan zehar?

Eskabidea bete ondoren sortzen diren bi frogagirietan goian, eskuinaldean, ageri den eskaera-zenbakiarekin (“Interesdunarentzako alea” eta “Erakunde laguntzailearentzako alea”).

  •  Eskaera betetzen badut, baina frogagiriak inprimatu ez baditut, geroago lor ditzaket?

Bai, sartu hemen: hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) (erabiltzailearekin eta pasahitzarekin) eta urrats hauei jarraitu:

1- Eremu pertsonala

2- Izapideak langileen sailarekin

3 - Administrazio-izapideak - 2024 EPE. Hezkuntzako Ikuskariak.

4 - Norberari egokitutako kontsultak

5 - Eskaera-zenbakia: sakatu eskabide-zenbakiaren gainean

6 - Gordekina (“Interesdunarentzako alea” zein “Erakunde laguntzailearentzako alea” lortuko dituzu) 

  • Eskaera bat betetzen badut, zer egin behar dut eginda dagoela ziurtatzeko?

Sartu hemen: hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) (erabiltzailearekin eta pasahitzarekin), eta aurreko erantzunean zehazten diren urratsak jarraitu.

Eskaeraren gordekina eskuratu badezakezu eskabidea ondo beteta eta amaituta dago (ale bat interesdunarentzat, beste bat erakunde laguntzailearentzat).

  •  Txanda batean eskaera bat betetzen eta ordaintzen badut, alda al dezaket txanda?

Bai, baldin eta aldaketa eskatzen baduzu eskabideak aurkezteko epearen barruan (2025eko otsailaren 3tik 24ra), hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) (erabiltzailearekin eta pasahitzarekin) Tramitagunean aurkeztutako idazkiaren bidez egingo da, gaian honako hau adieraziz: 2024 EPE. Hezkuntzako Ikuskariak. Ez duzu beste eskabiderik bete edo ordaindu behar.

  •  Eskaera bat betetzen badut, baina daturen bat gaizki sartu badut (txanda izan ezik), alda al ditzaket haren datuak?

Bai, urrats hauek egin behar dituzu:

1- Sartu, beste eskaera bat egingo bazenu bezala

2-NANa sartu

3- Betetako eskabidea erakutsiko da

4- Aldaketak egin

5- Sakatu "Grabatu datuak" botoia.

  •  Oker batengatik eskaera bat baino gehiago betetzen badut, zein eskaera hartuko da kontuan?

Ordaintzen duzunaren eskabidea, hau da, identifikazio-zenbaki bera duen ordaginagiria jasotzen duen eskabidea. 

  • Oker baten ondorioz eskaera bat baino gehiago betetzen baditut, zein da ordaindu behar dudan eskaera?

Zure ustez zuzenak diren datuak dituen eskaera. Horretarako, begiratu eskaera identifikatzen duen zenbakiari eta ordaindu eskaera identifikazio-zenbaki horrekin (erabili erakunde laguntzailearentzako frogagiria edo onlineko ordainketa, identifikatzen duen zenbakiarekin). 

  • Zein zenbatekoa izango da eta zein epetan ordaindu behar dut prozesuan parte-hartzeko tasa?

2025eko otsailaren 3tik 24ra (eskabideak aurkezteko epe berean)

Tasa 20,27 €koa da.

  • Nola ordaindu behar dut tasa?

Deialdiaren 3.2. oinarriko jarraibideen arabera, honako hau hartu behar da kontuan:

a) Sukurtsalean ordaintzea: eskabidea bete eta jarraian inprimatu frogagiriak, hura itxi aurretik. “Erakunde laguntzailearentzako alea" frogagiria lortuko duzu, barra-kodea duena, irakurketa optikoa duen kutxazain automatikoaren bidez edo datuak eskuz atzemanda ordaintzeko.

b) On-line ordainketa: Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez, eskabidea betetzean sistemak berak adierazten dituen jarraibideei jarraitu. Eskabidea bete eta berehala egin ahal izango da, edo beste une edo egun batean (aurreko galderan adierazitako epearen barruan); azken kasu horretan, helbide honetan egin beharko da: hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza”):

1. Eremu pertsonala

2. Izapideak langileen sailarekin

3. Administrazio-izapideak – 2024 EPE. Hezkuntzako Ikuskariak.

4. Norberari egokitutako kontsultak

5. Ordaindu

  •  Eskabidea bete dut eta frogagiriak inprimatu gabe itxi dut. Nola ordain dezaket?

Ordainketa online egin behar duzu, hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) helbidean («Erabiltzailea» eta «Pasahitza»), deialdiaren 3.2. ataleko argibideei jarraitu. (ikusi aurreko erantzuna) 

  • Prozesuan parte-hartzeko tasa ordaindu izanaren frogagiria entregatu behar al dut?

Ez.

 

  • Agiriren bat aurkeztu behar dut eskabidea betetzeko epean?

Merezimenduak egiaztatzeko agiriak aurkeztu behar dituzu, baldin eta:

- Ez bada ofizioz zenbatzen.

- Ofizioz zenbatu daitekeen arren, ez badago Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota (merezimenduei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu aurrerago dagokion atala).

Desgaitasun-txandan parte hartzen baduzu, eta probetarako egokitzapena eskatzen baduzu, proba horiek egiteko behar dituzun denbora- eta baliabide materialak egokitzapenak adierazi beharko dituzu. Horretarako, aurkeztu beharko duzu (3.3.1 oinarria):

- Kalifikazio-organo teknikoak emandako Irizpen Tekniko Fakultatiboa, aitortutako desgaitasun-maila eragin duten urritasun iraunkorrak egiaztatzen dituena

EDO

- Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, irakaskuntzakoa ez den beste lanbide batean ezintasun iraunkor osoa deklaratzen duena. 

  • Nola aurkeztu behar dut dokumentazioa?  3.4 oinarria

 3.3 oinarrian adierazitako dokumentazioa (merezimenduak eta egokitzapenak) Hezkuntza Sailaren interneteko helbide hauetan entregatu beharko da: 

https://hezigunea.euskadi.eus/eu («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «2024 EPE. Hezkuntzako Ikuskariak»

- https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak (leiho berri batean irekitzen da)– «EPE 2024. Hezkuntzako ikuskariak» (goian adierazitako Hezigunearen atarira bideratzen du). 

Ondoren, dagokion atalean sartu beharko da, kasuaren arabera:

– «Merezimenduak entregatzea»

– «Probarako egokitzapenak. Desgaitasuna»

  • Eskabidea bete ondoren, non kontsultatu behar dut hautaketa-prozesuan zehar argitaratuko den informazioa? 

Informazio orokorra (deialdia, epaimahaiaren egoitza, etab.) hemen kontsultatu ahal izango duzu: hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) atarian "Erabiltzailea" eta "Pasahitza" sartu behar dituzu) eta https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak (leiho berri batean irekitzen da)

Zure espedientearekin lotutako informazioa kontsultatu ahal izango duzu (onartutakoen/baztertutakoen zerrenda, baremazio-puntuazioak, etab.) atari honetan: hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) ("Erabiltzailea" eta "Pasahitza" sartu).

  •  Zein erabiltzaile eta pasahitz erabili behar ditut hezigunea (leiho berri batean irekitzen da)ren atarira sartzeko?

Erabiltzailea zure NAN izango da.

Pasahitza beste prozesu batzuetan parte hartzeagatik daukazuna izango da. Inoiz pasahitzik izan ez baduzu, sistemak pasahitz bat sortuko dizu eskabidea betetzean, eta SMS bidez bidaliko dizu adierazitako mugikorrera.

  • Parte hartzeko eskaera bete ondoren, zer kasutan bidaliko da mugikorrera SMS bat, Hezigunearen atarira sartzeko pasahitz batekin? 

SMS bat bidaliko zaizu hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) helbidera sartzeko pasahitzik inoiz izan ez baduzu, bai ordezkapenetarako hautagaien zerrendetan ez zaudelako, bai Hezkuntza Sailaren beste prozesuren batean parte hartu ez duzulako. 

  • Mugikorraren bidez jasoko dudan pasahitza aldatu behar al dut?

Bai. Jasotzen duzun pasahitza iraungita egongo da sartzen duzunean (segurtasun-arrazoiengatik). Sistemak beste bat aukeratu behar duzula esango dizu.

  • Pasahitzarekin SMSrik jaso ez badut, aurretik bat daukadalako baina gogoratzen ez dudalako, zer egin behar dut?

Sartu hemen: hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) , "Nire pasahitza ahaztu dut" atalean.

Horrela ere, pasahitza lortzen ez baduzu, deitu CAUrekin (Ikastetxeetako Erabiltzailearen Arreta Zentroa) harremanetan jartzeko telefonora: 945 20 72 56 (telefono horretan pasahitzarekin eta aplikazioaren funtzionamenduarekin lotutako arazoak baino ez dira artatuko). Ordutegia: astelehentik ostegunera: 8:00-18:00 / Ostirala 8:00-15:00

 

  • Noiz entregatu behar ditut merezimenduak?

2025eko otsailaren 3tik 24ra.

  •  Non agertzen dira zenbatzen diren merezimenduak?

Deialdiaren I. eranskinean. 

  • Zer merezimendu alegatu eta egiaztatu behar ditut? 

Deialdiaren I. eranskinean aurreikusitakoak, baina  kasu hauetan soilik:

-  Ofizioz zenbatzen ez direnean

- Ofizioz zenbatu daitezkeen merezimenduak izan arren, Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota ez daudenean. 

  • Zer esan nahi du merezimenduak ofizioz zenbatzen direla?

Administrazioak zenbatuko ditu, egiaztagiririk aurkeztu beharrik gabe. 

  • Nola dakit zenbatzen diren merezimenduak ofizioz (betiere EAEko Langileen Erregistroan badaude)?

Deialdiaren I. eranskinean, atal edo azpiatal bakoitzaren “Egiaztagiriak" zutabean, espresuki adierazten da ofizioz zenbatzen den kasuetan. 

  • Non kontsulta dezaket nire merezimenduak EAEko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan dauden?

hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) (sartu «Erabiltzailea (NAN/AIZ )» eta «Pasahitza») – Eremu pertsonala – Nire laneko datuak, atal hauetan:

- Zerbitzu-orria

- Tituluak, espezialitatea eta ziurtagiriak (atal honetan espediente akademikoaren batez besteko nota ere ager daiteke).

- Zuzendaritza-karguak.

Ikastaroei dagokienez, helbide berean kontsultatu beharko duzu hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) (sartu «Erabiltzailea (NAN/AIZ )» eta «Pasahitza») – Eremu pertsonala – Nire prestakuntza – Kontsultatu nire ikastaro guztiak.

 

  • Merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu behar izanez gero, nola egin behar dut?

 «MEREZIMENDUAK ALEGATZEKO ETA EGIAZTATZEKO ORRIA. EPE 2024 – HEZKUNTZAKO IKUSKARIAK» orria bete eta Hezkuntza Sailaren Interneteko helbide hauetan entregatu beharko duzu, justifikazio-dokumentazioarekin batera:

- https://hezigunea.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da) («Erabiltzailea (NAN/AIZ )» eta «Pasahitza» sartuz) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «2024 EPE Hezkuntzako Ikuskariak» – «Merezimenduak entregatzea». 

EDO

- https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak (leiho berri batean irekitzen da)– «2024ko EPE. Hezkuntzako Ikuskariak» – «Merezimenduak entregatzea» (goian adierazitako Hezigunearen atarira bideratzen du). 

Horretarako aurreikusitako aplikazio informatikoan zehaztuko diren jarraibideak betez egin ahal izango duzu entrega, eta entrega amaitu eta erregistratu beharko duzu, jasota gera dadin. Adierazitako alegazio-orria aplikazio informatikoan bertan lortuko duzu. 

  • Merezimendu guztiak langileen erregistroan badaude, aurkeztu behar al dut «Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria. EPE 2024 - Hezkuntzako Ikuskariak»?

Ez

  • Lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza baten lehen zikloa ofizioz zenbatzen da edo justifikazio-dokumentazioa aurkeztu behar dut?

Ez da ofizioz zenbatzen, beraz, ziklo horri dagozkion irakasgai edo kreditu guztiak gainditu dituzula berariaz adierazten duen ziurtagiri akademikoa aurkeztu behar duzu. 

  • Zein hizkuntzatan aurkeztu behar dut dokumentazioa?

Gaztelaniaz zein euskaraz.

Dokumentazioa gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza batean badago, bi hizkuntzetako edozeinetarako itzulpen ofiziala aurkeztu beharko duzu. Itzulpena zinpeko itzultzaileak egin behar du, edo dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotu.

 

  • Noiz egingo dira oposizio-faseko probako azterketak?

2025eko maiatzeko bigarren hamabostalditik aurrera hastea aurreikusten da. 

  • Nor joan daiteke oposizio-faseko probetara?

Prozesuan onartuak izan direnak. 

  • Baztertua banago, oposizio-faseko probetara aurkez naiteke?

Bai, baldin eta oposizio-faseko probetara deitzeko unean justifikatzen baduzu ebatzi gabe dagoen gora jotzeko errekurtsoa jarri izana. Egiten dituzun jarduerak ondoriorik gabe geratuko dira zure errekurtsoa ezesten bada. 

  • Zein hizkuntzatan egin ditzaket oposizio-faseko probak?

Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan (gaztelaniaz edo euskaraz), III. proba izan ezik, proba hori euskaraz egin beharko baita nahitaez. 

  • Zer gai-zerrenda erabili behar dut proba prestatzeko?

Deialdiaren II. Eranskinean adierazitakoak.

  • Zein izango dira proba baloratzeko erabiliko diren irizpideak?

Deialdiaren III. eranskinean aurreikusitakoak. 

  • Zer egitura izango du oposizio-faseak?

Proba bat izango da, hiru zatitan egituratuta, eta kanporatzaileak izango dira guztiak. 

  • Zertan datza probaren zati bakoitza?

I zatiaren deskribapena:

- Idatziz garatu beharko da gai bat, zozketa bidez ateratako bi gairen artean aukeran

- Garatuko den gaia gai-zerrendaren A zatiari buruzkoa izango da (Hezkuntzako Ikuskarien kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduraren oposizio-faseko gai-zerrenda onartzen duen abenduaren 11ko EDU/3429/2009 Aginduaren I. eranskineko gaiak barne hartzen ditu.

- Ekitaldi kolektibo batean egingo da

- Gehienez 3 ordu izango dira egiteko

- Ezingo da material osagarririk erabili.

- Baztertzailea da

- Kalifikazioa 0 eta 10 puntu artekoa izango da eta gutxienez 5 puntu behar dira Probaren zati bakoitza gainditzeko. 

II zatiaren deskribapena:

- Hezkuntza Ikuskaritzak jarduteko teknika egokiei buruzko kasu praktiko bat idatziz aztertzea, epaimahaiak proposatuta.

- Ekitaldi kolektibo batean egingo da, probaren I. zatia gainditu dutenentzat.

- Gehienez 3 orduko iraupena izango du.

- Izangaiek berariazko dokumentazioa erabili ahal izango dute, Epaimahaiak baimentzen duen inprimaki-formatuan.

- Baztertzailea da

Kalifikazioa 0 eta 10 puntu artekoa izango da eta gutxienez 5 puntu behar dira Probaren zati bakoitza gainditzeko. 

Idatzizko ariketak (probaren I. eta II. zatiak) modu anonimoan zuzendu eta baloratuko direla bermatzeko, behar diren neurriak hartuko dira. Ondorioz, baliogabetu egingo da izangaia identifika dezaketen izenak, markak edo seinaleak dituen idatzizko ariketa.

 III. zatiaren ezaugarriak:

- Ahoz azalduko da gai bat, jendeaurrean, zozketa bidez ateratako bi gairen artean izangai bakoitzak aukeratua.

- Gaia gaitegiaren B zatiari buruzkoa izango da (abenduaren 11ko EDU/3429/2009 Aginduaren II. Eranskinan zehaztuta, baita gehitu diren Hezkuntza Ikuskaritzaren egitura eta funtzionamenduarekin eta EAEko administrazio-antolamenduarekin loturiko gaiei buruzkoa ere).

- Probaren I. eta II. zatiak gainditu dituzten izangaiek deituak izango dira zati hau egin ahal izateko.

- Atal hau nahitaez euskaraz egin beharko da.

- Izangaiek bi ordu izango dute gaia prestatzeko eta egokitzat jotzen duten material osagarria erabili ahal izango dute, beraiek aurkeztu beharko dutena, bai eta gidoi bat, epaimahaiari emango diotena bere ariketa amaitzean.

- Ahozko azalpenak 45 minutu iraungo du gehienez.

- Amaitzean, epaimahaiak galderak edo jarduketak egin ahal izango ditu edukiari buruz, eztabaida hori ezin izango da 15 minututik gorakoa izan.

- Baztertzailea da

 Kalifikazioa 0 eta 10 puntu artekoa izango da eta gutxienez 5 puntu behar dira Probaren zati bakoitza gainditzeko. 

  • Nola lortzen da probaren azken kalifikazioa?
  1. eta III. zatiek azken kalifikazioaren % 30eko pisua izango dute, eta II. zatiak, berriz, % 40koa.

 

  • Zer puntuazio behar da lehiaketa-fasera pasatzeko?

Lehiaketa-fasean 5 puntu edo gehiago lortu dituzten pertsonak baino ez dira sartuko.

  • Ordezko hautatuen zerrendan banago, sar naiteke Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuetarako ordezkogaien berariazko zerrenda batean?

Bai, berariazko deialdi bat gaituko da horretarako.