XI. Legealdiaren Gobernu lantaldea
XI Legealdia (2016-11-28 / 2020-09-08)
Eusko Jaurlaritza 2016-2019
Eusko Jaurlaritza 2019-2020
Iñigo Urkullu Renteria
Lehendakari
Biografia
Iñigo Urkullu Renteria 2012ko abenduaren 15ean izendatu zuten Eusko Jaurlaritzaren lehendakari, egun horretan egin zuen-eta karguaren zina Gernikako Arbolaren azpian. Iñigo Urkullu gaztetatik konprometitua egon da politikarekin. 2007tik eta 2012ra bitartean EAJko Euskadi Buru Batzarreko presidentea izan zen. Horren aurretik, Bizkaiko Buru Batzarreko buru izan zen (BBB) zortzi urtetan zehar.
Eusko Legebiltzarrean Bizkaiko legebiltzarkide gisa bete dituen lau legegintzaldietan (1994-2007), hainbat batzordetako kidea izan zen —esaterako, Hezkuntza eta Kultura Batzordekoa, Autogobernuari buruzko Batzorde Berezikoa edo Presazko Legegintza, Araudia eta Gobernuko Batzordekoa, besteak beste— eta hiru legegintzalditan zehar Giza Eskubideen Batzordeko presidentea izan da (1998-2008). Euskararen Aholku Batzordeko kidea ere izan zen (1994-2001); eta horren aurretik, EHUko Gizarte Kontseiluko kidea (1986-1989).
Urkullu lehendakaria prestakuntzaz irakaslea da. Magisteritza ikasi zuen Euskal Filologia espezialitatean, eta irakasle lanetan aritu zen Portugaleteko Asti-Leku Ikastolan eta Bilboko Félix Serrano ikastetxe publikoan, irakaskuntza publikoan bere lanpostua lortu ondoren.
Josu Erkoreka Gervasio
Gobernantza Publikoa eta Autogobernuko sailburua, eta Jaurlaritzaren Bozeramailea
- Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean.
- Zuzenbidean Doktorea UPV/EHU (1990).
Esperientzia
- Zuzenbide Administratibo irakasle Deustuko Unibertsitatean.
- EHU/UPVko eta Praktika Juridiko Eskolako irakaslea.
- Eusko Jaurlaritzako Erregimen Juridiko Sailburuordetzako Letratua (1991).
- HAEE-IVAPeko Idazkari Nagusia (1990).
- HAEE-IVAPeko Zuzendaria (1995).
- Bizkaitik EAJ-PNVren Diputatu (2000-2012). Kongresuan Euzko Abertzaleak- Nacionalistas Vascos taldearen bozeramailea.
- Eusko Jaurlaritzaren X. Legealdiko Herri Administrazio eta Justiziako sailburua (2012-2016).
Arantxa Tapia Otaegi
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua
- Industria Ingeniaria. Berezitasuna Argindar alorrean.
- Cum Laude Doktoratua Nafarroako Unibertsitatean. (1992).
Esperientzia
- Nafarroako Unibertsitatean Ingeniaritza Eskolako Irakaslea (1987-1992).
- UPV-EHUren Unibertsitate Eskolako Katedraduna (1995-2005).
- Hiru urtetan, Massachusetts-eko MIT-en "Invited Lecturer" (Irakasle gonbidatu).
- Kudeaketa lanak egin izan ditu, besteak beste , Iberdrola, Indar, Lasa eta Eustek, Gikesa, LAPTON eta JEMA enpresentzat.
- Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herrilan Sailburuordea (2005-2007).
- Mugikortasun eta Lurraldearen Antolamendu arloko Foru Diputatu, Gipuzkoako Foru Aldundian.
- Gipuzkoako Batzar Nagusietan Berrikuntza Batzordeko Presidentea.
- EAJ-PNVren diputatua Kongresuan. 2011-2012. Ekonomia eta Lehiakortasun, Sustapen, Defentsa, Hezkuntza eta Kirola, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen, eta Gaigabetasun alorrerako Politika Integralen Batzordeetan.
- Eusko Jaurlaritzaren X.Legealdiko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua (2012-2016).
Beatriz Artolazabal Albeniz
Enplegua eta Gizarte Politiketako sailburua
- Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua UPV/EHU
Esperientzia
- Lan informatikoak eta administraziokoak (GIZAKER, S.L.) (1995-1996).
- Finantzako eta administrazioko praktikak (GUASCOR I+D) (1998).
- Administraria eta komertziala (ASTILAN-GRUPO SORMEN) (1998-1999).
- Merkataritzako eta prestakuntza-lanetako arduraduna (LOGIC CONTROL, S.A.) (1999-2000).
- Vitoria-Gasteizko Udaleko EAJko zinegotzia (2000-2007).
- Gizarte Gaietako Batzordeko bozeramailea.
- Ogasun eta kontuen batzorde bereziko lehendakaria.
- Vitoria-Gasteizko Udaleko Kontratazio Mahaiko kidea.
- Vitoria-Gasteizko Udalaren ordezkaria Adingabeen Kontseiluan.
- Vitoria-Gasteizko Santiago Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria (2008-2011).
- Erakunde – kontsultorea (2011-2013).
- Osakidetzako ekonomia eta finantza zuzendaria (2013-2015).
- Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Saileko foru-diputatua (2015- 2016).
Iñaki Arriola López
Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzeko sailburua
- Zuzenbidean lizentziaduna UPV/EHU.
Esperientzia
- PSE-EEko zinegotzia Eibarren (1983-1993).
- Eusko legebiltzarkidea (1991-1993).
- Eibarko alkatea (1993-2009).
- Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua (2009-2012).
- Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusia, Euskadiko Batzorde Exekutiboko kidea eta Eibarko herri-elkartearen burua (2013-2016).
Pedro Azpiazu Uriarte
Ogasuna eta Ekonomiako sailburua
- Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna.
Esperientzia
- Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Programazioko zuzendaria (1989).
- Ekonomia eta Plangintzako zuzendaria. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saila (1993).
- Eusko Jaurlaritzako lehendakariordearen ekonomia-aholkularia (zuzendari-kategoria) (1995).
- Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Programazioko zuzendaria (1995).
- Bizkaiko Foru Aldundiko Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusia (1995).
- EAJ-PNVren Bizkaiko diputatua Diputatuen Kongresuan (2000).
- EAJ-PNV Parlamentuko Euskal Taldearen bozeramaile ondokoa Diputatuen Kongresuan (2012).
- EAJ-PNV Parlamentuko Euskal Taldearen bozeramaile ondokoa Diputatuen Kongresuan. Bizkaiko diputatua. Bozeramailea Diputatuen Kongresuan Ekonomia eta Ogasun Batzordean, Aurrekontu Batzordean, Industria, Turismo eta Merkataritza Batzordean eta Kontuen Auzitegiarekiko Harremanetarako Batzorde Mistoan (2016).
Cristina Uriarte Toledo
Hezkuntzako sailburua
- Kimika Zientzietan Doktorea.
Esperientzia
- Donostiako Kimika Fakultateko Irakaslea.
- EHU/UPVko Gipuzkoako Kanpuseko Kanpo Harremanen arduraduna (1999).
- Gipuzkoako Kanpuseko Kanpo Harremanetarako Zuzendaria (2001).
- Espainiako Kimika Elkarteko Kidea.
- Donostiako Egitasmo Estrategikoko Batzorde Betearazleko kidea (2004-2008).
- 2008 urtetik Donostiako Egitasmo Estrategikoko Presidentea.
- Gipuzkoako Kanpuseko Erretoreordea 2004 urtetik.
- Eusko Jaurlaritzaren X. legealdiko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua (2012-2016).
Jon Darpón Sierra
Osasuneko sailburua (2016 -11-28/ 2019-03-14)
- Medikuntzan Lizentziatua UPV/EHUn. Familia eta komunitateko Medikuntzan espezialdua.
- Lehen arretan gradu-ondoa Newcastle Unibertsitatean.
Esperientzia
- Larrialdietarako Osagile Galdakaoko eta Gurutzetako Erietxeetan (1989-1993).
- Gurutzetako Erietxean Transplanteetarako Koordinatzailea (1983).
- Gurutzetako Erietxean Kirurgi Zerbitzuetarako Zuzendariordea (1996).
- Zuzendari Mediku Txagorritxu Erietxean (1997).
- Osakidetzako Osasun Arreta Saileko Zuzendaria (1999).
- Basurto Erietxeko Zuzendari Gerentea (2005).
- Vicente San Sebastian eta Virgen Blanca IMQ-ko kliniketako Zuzendari Gerentea (2010).
- Zorrozaurreko IMQko Zuzendari Nagusia (2012).
- Eusko Jaurlaritzaren X.Legealdiko Osasuneko sailburua (2012-2016).
Nekane Murga Eizagaechevarria
Osasuneko sailburua (2019-03-20 / 2020-09-08)
- Medikuntzan eta kirurgian lizentziaduna UPV/EHU (1981 - 1987).
- Kardiologian doktorea (Cum Laude. Aparteko saria1991).
Esperientzia
- Kardiologia arloko Facultatibo especialista. Basurtuko Unibertsitate Ospitalea (1993 – 2012). 2007ko EPE.
- Graduondoko irakaskuntza. Kardiologiako egoiliarren tutorea (2011tik aurrera).
- Graduaurreko irakaskuntza. EHU. Medikuntzako Fakultateko irakasle elkartua (2013tik aurrera).
- Kardiologika klinikoko atalburua. Kardiologiako zerbitzua. Bilbao-Basurtu ESI (2013tik aurrera).
- Bilbao-Basurtu ESIko Ospitaleratze prozesuko kalitateko komiteburua (2016tik Aurrera).
- Euskadiko ikerketa klinikoetarako batzorde etikoaren batzordekidea (2010 – 2016).
- “Emakumeak kardiologian” estatu mailako lantaldearen koordinatzailea (2016tik aurrera).
- Espainiako kardiologiako elkarteko Kardiolologia klinikoko atalburua (2007 – 2011).
- Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria. Osasun Saila (2017/01/09- 2019/03/20).
Alfredo Retortillo Paniagua
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua (2016-11-18 / 2019-02-28)
- Politika-zientzietan eta soziologian lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatean (1988).
Esperientzia
- Ikertzaile-teknikari moduan hasi zen lanean DATLAN SAn. (1989).
- Ikertzaile-teknikari moduan hasi zen lanean Sociólogos Consultores SLn. (1991).
- Euskal Herriko Unibertsitateko Politika Zientzien Sailean irakaslea. (1995).
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanordea. (2004-2010).
- Ekintza Politikaren gaineko Ikerketa-programako kidea da. 2007-2012 (IT-323-07) eta 2013-2018 (IT-610-13) epealdietarako..
- Analista politiko moduan laguntzen du normalean prentsa idatzian, irratian eta telebistan. 1999az gero ETBko hauteskunde-gauetan parte hartu du.
Sonia Pérez Ezquerra
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua (2019-03-01 / 2020-09-08)
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua. Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Zuzendaritza Nagusian espezializatua (2000).
- MBA Executive Masterra. ESIC Business & Marketing School (2008).
Esperientzia
- Kontabilitate eta Zerga Aholkularitzaren arloan eta Kontu-ikuskaritzan jardun du. (Corral Madariaga y Cía, SL, ATE Albia 2000, SL, Mazarredo Auditores, SL) (2000-2004).
- Auren Finanzas Corporativas enpresan Corporate Finance-ko analista (2004-2009).
- Lan zuzendaria Eusko Jaurlaritzan (2009-2010).
- Lan sailburuordea Eusko Jaurlaritzan 2010-2012. Bere agintaldian, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Transferentzia kudeatzea egokitu zitzaion.
- San Joseren Taldeko gerentea (2013).
- Nenigoen Taldeko finantza-zuzendaria (2014).
- Bizkaiko Foru Aldundiko Lan zuzendaria (2018).
Bingen Zupiria Gorostidi
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
- Filosofia eta Letretan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, Euskal Filologiako espezialitatean.
- Mondragon Unibertsitateko MBA masterra (2002, Otalora Institutua, MCC) Kooperatiba Enpresen Zuzendaritzan.
Esperientzia
- UPV/EHUko Komunikazio Korporatiboko Masterreko irakaslea.
- ETBko albistegietako editorea.
- Eusko Jaurlaritzako Prentsa Bulegoko zuzendaria eta Lehendakaritzako komunikazio-arduraduna lehendakari José Antonio Ardanzarekin (1989-1999).
- ETBko zuzendaria (1999-2009).
- Deia egunkariko zuzendaria (2012-2016).
Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz
Segurtasuneko sailburua
- Nekazaritza Ingeniaritza.
Esperientzia
- Entzia eta Iturrieta Partzuergoko Gerentea. 1989 urtetik aurrera orain arte.
- Arabako Batzar Nagusietako Prokuradorea. (1985).
- Eusko Legebiltzarkidea (1995-2007).
- Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Diputatua (2007).
- Eusko Legebiltzarkidea (2012).
- Eusko Jaurlaritzaren X. Legealdiko Segurtasuneko sailburua (2012-2016).
María Jesús San José López
Lan eta Justiziako sailburua
- Zuzenbidean lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean.
Esperientzia
- Aholkulari juridikoa Merkataritza, Kontsumo eta Turismoko, Herrizaingo eta Justiziako eta Ogasun eta Finantzetako arloetan. Bitarteko funtzionarioa.
- Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria (2010-2012).
- Arabako Foru Aldundiko Funtzio Publikoko zuzendaria 2016 arte.